
Gaztetasunaren eta lanaren jardunaldia, Gazte Up, abenduaren 2an ospatuko da Donostiako Aquarium-ean. Hainbat hizlari eta sektoreko aditu, politika munduko pertsonak, ekintzaileak eta talentu bilatzaileak egongo dira bertan.
Gazte Up-ek gazteen lehen lanpostua lortzeko bultzada izan nahi du, batez ere lan merkatuan sartzeko edo lehen lanpostua bilatzeko prozesuan dauden horientzat. Gaztetatsunaren eta lanaren jardunaldi honen helburua gazteek beren etorkizuna idazten hasteko behar dituzten gakoak eta informazioa eskaintzea izango da. Sarrera doakoa izango da, baina aurretiko izen ematea eskatuko da. Lekuaren edukiera mugatua da, beraz, izen emate prozesua edukiera bete bitartean egongo da irekia.
Jardunaldiak zenbait pertsonaia garrantzitsu erakarriko ditu, esaterako, Donostiako alkatea, Eneko Goia; Gipuzkoako Ekonomia Sustapenerako, Landa Ingurunerako eta Lurralde Orekarako diputatua, Ainhoa Aizpuru, edo LANBIDEko Kabinete Teknikoko arduraduna, Javier Ramos. Lehen mahai-inguru hau El Diario Vasco-ko erredakzio arduradunak, Lourdes Pérez-ek, moderatuko du.
Eventosferako fundatzaile den Ana Santos-ek, sare sozialen garrantzia lana bilatzeko orduan azpimarratuko du. ieTeam eko pertsonen saileko aholkularitza arduradunak, Iñaki Goyenechek, lehen enplegua bilatzeko bide ezberdinak proposatuko ditu.
SALTO Systems-eko giza baliabideen arduradunak, Juncal de Lucas-ek, eta Nem Solutions-eko CEO-ak, Alberto Condek, talentuaren kudeaketan duten esperientziaz hitz egingo dute.
Azkenik, hiru ekintzailez osaturiko mahai-ingurua ospatuko da. Iranzu Sainz de Murietak (Sinnple sortzailea), Borja Urretabizkaiak (Areavan-eko CEO-a) eta Iñigo Odriozolak (Datik-eko CEO-a eta sozio fundatzailea) izango dira mahai-inguru honen protagonistak, eta jardunaldiari agur esango dioten hizlariak.
Gazte Up Donostiako Aquarium-ean ospatuko da datorren abenduaren 2an, 9etatik 14etara. El Diario Vasco-k antolatutako jardunaldia da, Lanbide, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestua. Donostiako udaletxeko Ekonomia Bultzatzeko, Merkataritzako, Ostalaritzako eta Turismoko Zinegotzigoa-ren laguntzarekin egina. Eta Euskal Herriko Unibertsitatea, Deusto Business Alumni eta Tecnumaren babesarekin antolatua.
Doako sarrera – Edukiera mugatua: http://gazteup.diariovasco.com